Edukira joan

Get a Life (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Get a Life (telesaila)
Jatorria
IzenburuaGet a Life
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua2
Atalak35
Ezaugarriak
Genero artistikoaAmerican television sitcom (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fox Broadcasting Company
Hasiera-data1990eko irailaren 23a
Amaiera-data1992ko martxoaren 8a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMinnesota

IMDB: tt0098802 Rottentomatoes: tv/get_a_life Metacritic: tv/get-a-life TV.com: shows/get-a-life
Facebook: GetALife.TV Edit the value on Wikidata

Get a Life (euskaraz: «Bizimodua topa ezak/n») 1990ko hamarkadaren hasierako umorezko estatubatuar telesaila bat izan zen. 1990ko irailaren 23a eta 1992ko martxoaren 8a bitartean FOX telebista katean aireratu zuten.

Hego Euskal Herrian 1990ko hamarkadaren lehen erdialdean Canal+ kateak egunero arratsaldeko 20:30etan aireratu zuen, ondoren 1990ko hamarkadaren amaieraldera eta 2000ko hamarkadan pare bat aldiz berraireratu duelarik.

Telesailaren sarrerako eta amaierako abestia R.E.M. estatubatuar rock musika talde ospetsuaren Stand (R.E.M.) abestia izan zen. Izenburuak, Stand ("Kokatu"), abestian zehar agertzen den Stand your place in the World ("Kokatu ezak hire burua/lekua munduan") esaldiari aipamena egiten dio.

Abesti honen gaia telesaileko protagonista nahiz munduko edozein pertsonak bizi ohi duen egoerari lotua dago: norberak bere burua edo lekua munduan egoki edo ahal duen gisan kokatzearena.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chris Peterson 30 urtetako haur izaera duen gizon gazte ezkongabe eta arduragabea da, ahal duen moduan helduen bizimodua bizitzeari uko egiten diolarik. Chris oraindik gurasoen etxean bizi eta haurra zeneko lanbide berdinean jarraitzen du: egunero goizaldean txirrinduaz auzoko etxeetan egunkariak banatzea. Telesailak haur izaera, xaloa, sineskorra, maiz arduragabea eta ez oso buruargia ez den gizona bezala aurkezten du. Sarritan oso buruargia ez izanaren ondorioz erabateko maila absurdoetara iristen diren egoera edo gertakizunak bizi ohi dituelarik. Adibidez, behin bere gurasoen etxea laga eta bere bizitza independentea hastea erabakiko zuen, baina gurasoen etxebizitzako atea irekitzeko ez zen gai izan; beste atal batean bidaiari gisa zihoan hegazkin baten ateko Irteera seinaleak komunak adierazten zituela sinistuta, hegazkinetik erori zen.

Chrisen gurasoak Fred eta Gladys Peterson dira, jada senar-emazteak adinduak, betioro pijamaz jantziak agertu ohi dira, baita kalera irteten direnean ere. Fred (Bob Elliott), gizon ironikoa da, Chris semea gizon arduragabekotzat hartuaz gain jada hura aldatzeko itxaropenak galduak ditu, horregatik maiz Chrisi aipamen ziniko, zuzen eta mingarriak burutu ohi dizkio, aldiz Gladys ama, emakume irribarretsu eta atsegina da, semea asko maite du, nahiz eta batzuetan nahi izan ez balu bezala Chrisi ere kritikatxoren bat egin, ez da aita bezain gupidagabea eta zuzena semearekiko aipamenekin. Dena dela, bi gurasoak semea etxetik noiz aterako den irrikitan daude.

Bestalde, Chrisek haurra zenetik lagun-mina eta bizilaguna duen Larry (Sam Robards) laguna ere badu. Chris Larryrekin elkartu eta haurrak zireneko bizimodua jarraitzen ahalegintzen da. Halere, Chris ez bezala Larry gizon heldu bilakatu da, lanbidez kontularia da eta Sharon (Robin Riker) andrearekin ezkondua dago, bi seme dituztelarik. Sharon itxura erakargarria duen etxekoandre menperatzailea da, ez du Chris batere gogoko, eta ahal duen aldi guztietan bere senarra Chrisengandik aldentzen saiatu ohi da, gainera Larryk lagun sofistikatuagoak egin ditzan nahi du: Sharonek Chris mespratxatzen du, aldiz Chrisek Sharnoi ziria sartu eta haserreratzen ederki pasatu ohi du. Larryk Chrisek daraman bizimodu axolagabearen inbidia du, eta maiz Chrisek bere abentura eroetan parte hartzera bultzatuarazi ohi du, betiere emaztearen nahien aurka. Halere, lehenbiziko denboraldiaren amaieran, Chrisen zoritxarrerako, Larryk bere aholkuei irmoegi kasu egin, eta emaztea eta bi semeak utzi eta etxetik alde egingo du, honela Chris lagunik gabe eta Sharon senarrik gabe geldituz.

Bigarren denboraldiaren hasieran Chris Peterson independizatu eta gurasoen etxetik alde egingo du, Gus Borden izeneko (Brian Doyle-Murray) polizia-ohi baten garajera bizitzera joateko. Aurretik, Gus poliziatik kanporatua izan zen, kapitainari praketan txiza egin baitzion. Gus portaera latz eta soziopata bat duen gizona da, Chrisen txantxek ez diote inongo graziarik egiten eta haiekiko tolerantzia eskasa erakusten du, aldiz Chrisek Gusengan aitaren figura bat ikusten duenez, ez du Gusen jarrera kontutan hartzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]